Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 40 herritar baino gehiago gustura mugitu dira “Herrixa Dantzan” ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

40 herritar baino gehiago gustura mugitu dira “Herrixa Dantzan” ekitaldian

Patxi Monterok gidatu du dantzaldi irekia

Egilea
G.L.H.
Komunikabidea
Mondraberri
Mota
Albistea
Data
2011/10/28
Lotura
Mondraberri

Gustura eta irribarretsu egin dute dantzan 40 lagun baino gehiagok, Herrixa Dantzan izeneko ekitaldian, Patxi Montero irakasleari jarraituz, gaur gauean, Garaia Berrikuntza Guneko jatetxean, Portaloi Kultur Elkarteak antolatuta.

Horrela eman dio hasiera Portaloik Herrixa Dantzan ekimenari. Azpimarratzekoa da antolakuntzan Sole Ibabek egindako lana.

Dantzaldiak izaera herrikoia eta parte hartzailea izan ditu. Ordu eta erdiz dantzan izan dira parte hartzaileak (20:00etatik 21:30era).

Eta ze dantzatu dute? Ba Euskal Herriko eta Europako beste nazio batzuetako dantza tradizionalak. Dantza errazak, bai taldeka, bai bikoteka, sokan,...

595.Herrixa.Dantzan.Irrib2 (id: 5130194)

Helburua da adin guztietako herritarrak dantzan elkarrekin gozatzea azaldu izan dute antolatzaileek.

Aurrerantzean, hileko azken ostiralero izango dugu Herrixa Dantzan Garaia Guneko jatetxean (abendukoa oraindik zehaztu barik dago). Beraz, hurrengo saioa azaroaren 25ean ospatuko da. Antolatzaileak gustura lehen saioarekin:

Ekimena ondo abiatu da. Giro onean, eta parte-hartze aldetik ere ondo. Kontuan izanda lehenengo saioa izan dela eta zubi baten atarian geundela, dantzan berrogeitik gora lagun biltzea marka ona dela uste dugu. Antolatzaileok gustura gaude jasotako erantzunarekin eta dantzaldiko giroarekin”. 

Gaur egun, Elgetan (Espaloia Kafe Antzokian) eta Bergaran (Zabalotegi aretoan) egin ohi da ekimen hau hilabetero.

Dantzaldi hau Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroekin lotuta dago. Hauen jarraipen moduko bat da, beste urrats bat: plazara salto egitea, beste herritarrekin batera dantzan egitea, eta herritarrei erakustea dantzaren gozamena.

595.Herrixa.Dantzan.Trena (id: 5163734)

2011-2012 ikasturtean 60 lagun ari dira dantza tradizionalen ikastaroetan, hiru mailatan banatuta. Astelehenero izan ohi dira dantza eskolak, Patxi Montero irakasle, eta dantzaldia bezala, Portaloi taldeak antolatuta.

Portaloi Kultur Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete Garaia jatetxeko arduradunei, “proiektuan sinesteagatik eta honen aldeko apustua egiteagatik”. Ekitaldian 60 bat lagun izan dira barra inguruan.

Udalaren laguntza ere jaso dute antolatzaileek, honek musika ekipoa laga baitie, “horregatik ere gogoan eduki nahi dugu”.

Testua eta argazkiak: G.L.H.

Dokumentuaren akzioak