Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 4. Dantza Egunaz gozatzeko aukera izango da bihar egun osoan zehar

Dokumentuaren akzioak

4. Dantza Egunaz gozatzeko aukera izango da bihar egun osoan zehar

Gaueko 22:30ean hasita 'Kanpaiak jotzean' ikuskizunan eskainiko du herriko Orbeldi Dantza Taldeak herriko pilotalekuan

Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2016/04/22
Lotura
Diario Vasco

Bihar egun osoaz zehar dantzaz gozatzeko aukera paregabea izango da herrian. Herriko Orbeldi Dantza Taldeak antolatuta 4. Dantza Eguna ospatuko da goizetik gauera bitartean eta izenak berak dioen bezala dantza izango da protagonista nagusia biharko ekimen honetan.

Dagoeneko 4 urte pasa dira dan-tza taldea ekimen hau antolatzen hasi zenetik. Dantza herri guztietan osagai garrantzitsua izan ohi da, bai jaietan, bai urtean zeharreko ekimenetan ere, baina egun honetan dantzaren osagai desberdinak biltzen dituzte eta aurtengo ekitaldia aldaketa batzuk ere gauzatu ditu Orbeldi Dantza Taldeak. Hori bai, beste urteetan bezala goizetik gauera bitarteko egitaraua osatu dute.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera 4. Dantza Egun honi, goizean protagonista izango diren dan-tza taldeei harrera egingo baitzaie ordu horretan. Lekunberriko Or- tzadar Taldea, Donostiako Goizaldi Dantza Taldea eta herriko Orbeldi Dantza Taldeko dantzariak izango dira partehartzaileak eta 12:00etan hasita kalejiran ibiliko dira herrian zehar.

Dantza saioak eskaintzeko geldialdiak egingo dituzte herriko gune desberdinetan. Ondoren, 13:30ean, ekitaldi nagusia burutuko dute herriko pilotalekuan. Saioa amaitu ostean dantzarien bazkaria izango da.

Arratsaldeko ekitaldiari dagokionez, aurtengoan herritar guztiek parte hartu ahal izateko saioa antolatu dute dantza taldekoek. Iruñeako Ortzadar taldearekin erromeria gidatua izango da herriko pilotalekuan. Orbeldi Dantza Taldeak herritarrak dantzara gonbidatu nahi dituzte, dantza desberdinak ikasiz eta dantza eginaz ondo pasatzeko aukera izango baita bertan.

Gauean, berriz, 22.30etan hasita Orbeldi Dantza Taldearen 'Kanpaiak Jotzean' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Egun honetarako bereziki sortutako emanaldia da eta adin desberdinetako 60 dantzaritik gora izango dira herriko pilotalekuan. Herriko esaera zahar bati lotutako istorioa osatu omen dute, misterioz beterikoa. Beraz, zerbait gehiago jakin nahi duenak bihar gaueko emanaldian izango du horren berri dan-tza eta antzerkia uztartuko dituen saioan hain zuzen ere.

Bestalde, bihar egun osoan zehar Tximeleta gimnasia erritmikoko taldeen arteko urteroko topaketa izango da Oiardo kiroldegian. Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga eta inguruko 20 ikastola eta ikastetxe desberdinetako 300 neska-mutil inguruk parte hartuko dute bertan.

Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera izango da dohainik. Txikienek pilota eta uztaiekin egingo dute emanaldia eta handienak berriz, uztai-mazoekin eta xingola-pilotarekin arituko dira. Benjamin, alebin eta infantil mailako parte hartzaileak izango dira bakarka zein taldeko modalitateetan. 3 txanda izango dira, 9:40etik 11:15era, 12:10etik 13:50era eta 16:25etik 15:50era.

'Kanpaiak jotzean'. Orbeldi Dantza Taldeko talde desberdinek parte hartuko dute ikuskizunean.
'Kanpaiak jotzean'. Orbeldi Dantza Taldeko talde desberdinek parte hartuko dute ikuskizunean.

Dokumentuaren akzioak