Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 38. Umeen Euskal Jaiak dantzaz beteko ditu bazter guztiak

Dokumentuaren akzioak

38. Umeen Euskal Jaiak dantzaz beteko ditu bazter guztiak

'Dantza' pelikula txalo artean bukatu zen
Egilea
Gorritiberea
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2019/06/02
Lotura
Diario Vasco

Dantza bakoitzak bere kontzentrazio puntua behar du./

Dantza bakoitzak bere kontzentrazio puntua behar du.

38. Umeen Euskal Jaia ospatzen da gaurkoan Mutrikun, bi talde eta 120 dantzari izango dituen ekimena. Zarautzko 'Jaldi' eta Mutrikuko 'Gure Ametsa' taldeak arituko dira, baina giroa halakoa izango da, hainbat talde osatu eta herriko bazter guztietatik barreran arituko bai dira ikasitakoa eskainiz. Ohi bezala, goizeko 10:30ean batuko dira Alboka aurrean eta 11:00etan ekingo diote kalejirari. Talde txiki bakoitzak bere zonaldeak dantzatu ondoren, 13:30ean batuko dira berriro Txurruka plazan. Kanpotik datozenak bazkaltzeko banatu ondoren, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean 'Joxe Mendizabal' musika taldearen eskutik erromeria ospatuko da Beheko Plazan. Aurten hiru ekimenak batera izan dituzte 'Gure Ametsakoek'. Erromeria Eguna joan zen larunbatean, giro oso onarekin, Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filmaren proiekzioa ostiralean, bukaeran Zabieleko proiekzio aretoa betetzen zutenak txaloka agurtu zutelarik, eta gaurkorako antolatu duten 38. euskal jaia, bada zerbait.

Dokumentuaren akzioak