Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 38. Nazioarteko Folklore Jaialdia, Getxon

Dokumentuaren akzioak

38. Nazioarteko Folklore Jaialdia, Getxon

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Getxo
Mota
Albistea
Data
2023/07/19
Lotura
Nontzeberri

Aurten, Hauteskunde Orokorrak uztailaren 23ra aurreratu direnez, Getxoko Nazioarteko 38. Folklore Jaialdia ere aurreratu egin da, Muxikebarri zentroa hautesleku izango baita.

Hortaz, uztailaren 19tik 21era, dantzak eta musika tradizionala Getxora itzuliko dira  Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Aurten Mexikoko Viva Chihuahua Folklore Konpainia eta Indonesiako Liga Tari Kridabudayaren dantza koloretsuak eta jantziak izango dira protagonista.

Tari Kridabudaya Liga (Indonesia) zabalduko du jaialdia. Talde horrek Indonesiako tradizioen panorama osoa erakusten du, Aceh eskualdetik, Sumatratik, Javatik igaroz. Jantziak askotarikoak dira eta Indonesia Batasuna aniztasunean goiburua errespetatzen du. Erlijioan eta erritualean oso errotuta daude, eta adierazpide artistikoak agintari ikusezin batzuekin komunikatzeko baliabidetzat hartzen dira. Indiako kulturaren zabalkundeak biziki markatuta, dantzak epopeia hinduetatik datozen pasarte batzuk irudikatzen ditu sarritan. Zehaztasun handiko keinuek, batez ere lepoarekin, ukabilekin eta eskuekin egindakoek, beren jatorria erakusten dute.

Hurrengo egunean Viva Chihuahua aritukom da. 2004an sortu zen Ciudad Juarezen Adrian De la Rosa irakaslearen zuzendaritzapean. Hasieratik kalitate handiko ikuskizunak aurkeztu dituzte, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat antzokitan emanaldiak egin dituzte, tartean AEBtan ere.

Eta Itxartu Dantza Taldeko euskal dantzek emango diote amaiera aurtengo edizioari.

Dokumentuaren akzioak