Dokumentuaren akzioak
350 haur Dantzari Txiki Egunean, larunbatean Tolosako kaleetan zehar
Taldeen izenak: Gasteizko Eguzkilore-Adurtza taldea,
Galdakaoko Andra Mari taldea, Iruñeako Duguna taldea, Hendaiako Guria
taldea, Oiartzungo Haurtzaro taldea, Hernialdeko dantza taldea eta
Aresoko dantza taldea. Guzti hauekin batera, Udaberriko haurrak ere
irtengo dira kalejiran, orain arte ikasitako dantzak herritarrei
erakustera. Guztira, 350 bat haur arituko dira 30 musikariren doinuak
dantzatuz eta 40 begiraleren zaintzapean.
Eguerdian, haur guztiak Tolosako eta inguruko herrietako
12 elkartetan banatuko dira bazkaltzera joateko.Udaberriko haurren
gurasoen laguntzari esker
Arratsaldean berriz, 16:30etan Tolosako Plaza Berrian
elkartuko dira haur-talde guztiak berriz ere eta bertan ikuskizun
paregabea eskainiko dute. Ekitaldia 18:00ak aldera amaituko da.
Jarraian, jai-giroan jarraituz, triki-txaranga poteoa izango da.
Poteoan zehar giroa alaituz 2 trikitilari, 12 lagunez osatutako
txaranga eta 3 dultzaineroren laguntza izango dute dantzariek. Afaria
egongo da Zerkausian. Joateko sarrerak aldez aurretik erosi beharko
dira Denak, Raku, Orbela edo Ikatza tabernetan. Afaldu ondoren,
erromeria Galdakaoko Oxabi musika taldearekin.
Dokumentuaren akzioak