Dokumentuaren akzioak
35. urteurrenerako motorrak berotzen hasi da Aiara Dantza Taldea
Urte berezia izango da 2019a Aiara Dantza Taldearentzat, 35 urte beteko baititu. Hainbat ekintza prestatzen dabiltza dantza taldeko kideak urteurrena ospatzeko. “Alde batetik, otsailaren 23an dantzaldi berritzaile bat eskainiko dugu Amurrio Antzokian”, azaldu dute, “bi pase egongo dira”.
Euskal Jaia maiatzaren 18an
Horrez gain, Euskal jaia egingo dute maiatzaren 18an. “Dantzaldi erraldoi bat eskaini nahi diogu herriari, eta bertan dantzari ohi ugari egotea nahi dugu”. Taldeko kide ohien parte hartzea bilatzen ari dira horretarako. Interesdunek mezu bat bidali beharko dute 35urte@gmail.com posta elektronikora. Aurreratu dutenez, hainbat gaitasun-mailetako dantzak egingo dituzte emanaldian, dantzari guztiek izan dezaten parte hartzeko aukera. “Ez dezala inork beldurrik eduki”.
Taldearen argazki zaharrak biltzeari ere ekin diote. Hauek dira bildu dituzten irudietako batzuk:
Dokumentuaren akzioak