Dokumentuaren akzioak
35. urteurrena prestatzeari ekin dio Aiara Dantza Taldeak
35 urte beteko ditu Aiara Dantza Taldeak 2019an. Hori dela eta, urteurren hori prestatzeari ekin diote. Lehen egitasmoa gauzatu dute dagoeneko: datorren urterako egutegia plazaratu dute. Taldeak Reforren duen egoitzan erosi daiteke ostiral arratsalde eta larunbat goizetan, 10 euroren truke.
Dantzaldia antzokian
Beste hainbat ekimen ere gauzatu nahi dituzte. “Amurrio Antzokian dantzaldia egitekoa asmoa dugu, oraindik guztiz itxita ez dugun arren”, aurreratu du Iraia Aspuruk.
Hala ere, dantza taldeko kideak nabarmendu du “ekitaldi nagusia” Euskal Jaia izango dela, maiatzaren 18koa. “Dantzari ohiak batu nahi ditugu bertan”. Gauzak hala, harremanetan jartzeko deia luzatu diete taldeko kide ohiei, “nahiz eta informazio gehiago zabalduko dugun”.
Jakinarazi dutenez, urteurrena oraindik ez dago guztiz itxita eta ez dute baztertzen gauza gehiago antolatzea.
Dokumentuaren akzioak