Dokumentuaren akzioak
35 urte oholtza gainean
Urola Erdiko Sahatsa taldeak bere urteurrena ospatzeko jaialdia eskainiko du Azpeitian
Orain, taldeko sorreraren 35 urte betetzen direnean, Sahatsako lagunek jaialdi berezia eskainiko dute apirilaren 3an Azpeitiko Sanagustin kulturgune berrian.
Taldeko 35. urtemuga ospatzeko antolatutako jaialdia 19.00etan hasiko da eta bertara gerturatzen direnek tradizioan oinarritutako dantza eta musikaz osaturiko errepertorio zabalarekin disfrutatzeko aukera izango dute.
Sahatsako kideek azaldutakoari eutsiz, apirilaren lehen iganderako prestatutako jaialdia "oso koloretsua, zatika intimoa eta indartsua" izango da. Horregatik, "dantzari ohi, senitarteko, kolaboratzaile eta eskualdeko herritar guztiak" animatu nahi dituzte emanaldia ikustera joateko.
Ibilbidea
Luzea bezain aberasgarria
Bere sorreratik 35 urte igaro badira ere, Urola bailaran dantza tradizionalak irakasten eta beren zabalkunde lanetan jarraitzen du Sahatsa dantza taldeak.
Eskarmentua eta oinarria jaso dituen ibilbide luze bezain aberasgarria izan da berea.
Edonola ere, euskal ohitura eta tradizioak gordetzen laguntzeko burututako jardueraz gainera, Sahatsa taldeak gizartearen entretenimendurako funtzioa ere bete du, espektakuloa eskainiz. Horretarako, bailarako gazteen ezinbesteko inplikazioa izan du.
Horrela bada, taldeko lagunek tradizioa eta espektakuloa uztartuko dituen jaialdia eskainiko du apirilaren 3an Azpeitian.
Componentes del grupo de danza Sahatsa durante una actuación (ng)
Dokumentuaren akzioak