Dokumentuaren akzioak
33. Nazioarteko Folklore Jaialdia egingo da Portugaleten asteburuan
Gauean izango dira ekitaldi guztiak Zubi Alde udal kiroldegian. 300dik gora abeslari,dantzari eta musikariren lanak ikus litezke. Albaniako, Uzbekistango, Tatarstango, Brasilgo, Mexikoko, Peruko eta Euskal Herriko taldeak izango dira kiroldegian.
Ekitaldi gehienak asteburuan izango badira ere, datorren asteazkenean, Munduko dantzak ikuskizuna izango da. Ikuskizun horretan Portugaleten izango diren taldeak ikusi ahalko dira kaleko sei agertokitan. Agertoki guztietatik talde guztiak pasatuko dira.
PORTUGALETEN BAKARRIK EZ. Portugaleten amaitu ondoren, munduko taldeak Euskal Herriko beste zenbait herritan ere izango dira datorren astean.
Dokumentuaren akzioak