Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 30 urtetako ibilbidea oholtza gainean ospatu du Harribilek

Dokumentuaren akzioak

30 urtetako ibilbidea oholtza gainean ospatu du Harribilek

Egilea
Maria Maya Manterola
Komunikabidea
GUK
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2024/12/21
Lotura
GUK

Herriko zenbait eragilerekin elkarlanean, inoizko emanaldi bereziena eskaini zuen atzo dantza taldeak Karela kiroldegian. Euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartu zituzten oholtza gainean.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Orain arteko emanaldi bereziena eskaini zuen atzo Harribilek. Izan ere, 30 urte beteko ditu datorren urtean Orioko dantza taldeak, eta oholtza gainean ospatu nahi izan dute ibilbidea, herriko zenbait talderekin batera. Hala nola, Salatxo abesbatzako ahotsak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako musikariak eta ikasleak, Errikotxia taldeko bertsolariak eta Talaimendi elkarteko dantzariak igo ziren atzoko emanaldian oholtza gainera.

Urteotan guztiotan sortutako koreografiak erakutsi zituzten atzo, euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz. Zenbait sorpresa ere izan ziren emanaldian zehar.

Dokumentuaren akzioak