Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 3.500 bat dantzari elkartuko dira domekan Bizkaiko Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

3.500 bat dantzari elkartuko dira domekan Bizkaiko Dantzari Egunean

Zapatuan, bestalde, Gaita Dantzan ikuskizuna antolatu dute gaita joleek Bizkaiko bost dantza taldegaz batera.

Komunikabidea
Busturialdeko hitza
Mota
Albistea
Data
2009/05/14

Denetara, 3.500 bat dantzari elkartuko dira domekan, «80 bat dantza talde», Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko arduradunak adierazi duenez.

11:30ean emango diete hasiera ikuskizunei Burujabetasun zelaian, hilerri ondoko zelaian.

Ekitaldiak jende asko erakarriko duela eta, antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu dute.

Gaita Dantzan ikuskizun berria zapatuan

Zapatuan hasiko dira, ordea, herrian motorrak berotzen. Izan ere, gaita-joleek ekitaldi berezi bat prestatu dute ordurako, berria, Gaita Dantzan ikusizuna, hain zuzen ere. Bizkaiko Gaiteroek, Bermeoko Erraldoien Konpartsak eta Bizkaiko bost dantza taldek hartuko dute parte ikuskizun horretan. 22:00etan hasiko da ekitaldia Artza frontoian.

Dokumentuaren akzioak