Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 297 aurresku

Dokumentuaren akzioak

297 aurresku

Dantza da jauzika eta biraka aritzea. Dantza da doinuren bat jarraituz gorputzarekin zerbait azaltzea.
Egilea
Iñigo Murgiondo Agirre
Komunikabidea
Goiena
Mota
Iritzia
Data
2015/06/26
Lotura
Goiena

Dantza da, ziur asko, zuk uste duzun hori baita ere.  Euskaldunok baditugu geureak: euskal dantzak. Berezko distiradun altxorra osatzen dute, gainera. Ehunka urtetan zazpi probintzietan dantzatu, bizi, ikusi, sentitu… izan ditugu. Eta bizirik diraute, zorionez. 

Transmisioak ahalbideratu du gaur egungo dantzariok orain dela gizaldi asko egiten ziren hanka pausoak egitea; koreografiek jasan edo pairatu dituzten egokitzapenekin, jakina. Horrek, halaber, ezinbestean izan behar du horrelaxe; izan ere, jendartea aldatu egiten da, eta, sozietatea pertsonok osatzen dugunez, bertako adierazpen oro ere behar da eraldatu eta egokitu. Betiere, adierazpenok fosil bihurtzerik gura ez badugu. XXI. mendeko eraldaketa prozesu horretan, baina, bada arduratzen nauen zerbait.

Euskal dantzak aurreskura mugatu ditugu euskaldunok azken hamarkadetan. Ikusten dira milaka eta milaka aldiz zentzurik ez duten kasuetan: inoiz euskal koreografiarik ikusi ere egin ez duten bikoteen bodetan, politikarien obra faraonikoen inaugurazio ekitaldietan, eta abar. Soka-dantza xehatu eta aurreskua prostituitu dugu, testuingurutik at ateraz. Ala egoki deritzozue Martin Garitanok Gipuzkoako ahaldun nagusi egin dituen lau urteetan 297 aurresku jasotzeari?

Dokumentuaren akzioak