Dokumentuaren akzioak
28.000 pertsona bildu ditu Umore Azokak
Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako jaialdiaren XVI. edizioak
Halaber, Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu du Kale Ikuskizun Onenaren Saria, 'Café Frappé' piezagatik, epaimahaiaren arabera, "itxurazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik". Azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/Ikuskizun Berri Onenaren Saria, 'Latente' lanari esker. "Dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik" lortu du saria Quintanak.
Balorazioa, beraz, oso baikorra izan da arduradunen artan. Orotara, 28.000 pertsona inguru batu ditu Leioako XVI. Kaleko Artisten Azokak ostegunetik igandera bitartean, eta 50 talderen 170 emanaldi baino gehiago eskaini ditu orotara. Kalean ere "erantzun positiboa" jaso dutela nabarmendu du Ana Lopez zuzendariak. "Publikoaren komentarioak oso onak izan dira, eta emanaldietan oso harrera ona izan dute", esan du.
Umore Azokak duen azoka izaera ere agerian gelditu da lau egunotan, sektorearen topagune izan den Artekale gunean mugimendu bizia izan baita. 150 programatzaile eta banatzaile baino gehiago izan dira Leioan piezak ikusten, eta oso pozik azaldu dira antolatzaileak azokan izan den mugimendu komertzialarekin ere. "Fruitu oso emankorrak eman ditu topaketak merkatuaren aldetik eta oso baliagarria izan da kale arteen sektorea bisibilizatzeko", adierazi du Lopezek.
Dokumentuaren akzioak