Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 27 ikuskizun izango dira dFerian, erdiak euskal konpainienak

Dokumentuaren akzioak

27 ikuskizun izango dira dFerian, erdiak euskal konpainienak

Dantzaz konpainiaren 'Naufragoak' ikuskizunean, Joseba Sarrionandiaren testuek Mikel Laboaren, Jabier Muguruzaren, Ken Zazpiren eta Kortaturen musikarekin bat egingo dute.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2013/02/11
Lotura
Eitb

Martxoaren 18tik 27ra egingo dute dFeria arte eszenikoaen jaialdiaren XIX. edizioa. 27 ikuskizun izango dira guztira eta erdia baino gehiago euskal konpainienak izango dira, 17 estreinaldirekin.

Nerea Txapartegi Donostiako udaleko kultura eta euskara zinegotziak esan duenez, hiria "arte eszenikoen eragileentzat agertoki bikaina" izango da egun horietan. Horrela, 27 konpainiak parte hartuko dutela esan du, horietatik erdia Euskal Herrikoak eta 17 estreinaldi.

Gainera, 14 antzezlan izango dira ikusgai, 11 dantza-ikuskizun eta bi diziplinak batzen dituzten bi ikuskizun. Horrela, jarduera paraleloak izango direla gaineratu du Txapartegik, hala nola, antzezlanak eta dantza-ikuskizunak sortzeko tailerrak. Victoria Eugenia jaialdiaren erdigunea izango da, baina Lugaritzen, Gazteszenan edota Intxaurrondo kultur etxean ere emanaldiak izango dira.

Programazioari dagokionean, Norka Chiapuso dFeriako zuzendariak Dantzaz konpainiaren 'Naufragoak' ikuskizuna goraipatu du. Martxoaren 19an egingo dute Zurriolako hondartzan, Joseba Sarrionandiaren testuekin eta Mikel Laboaren, Jabier Muguruzaren, Ken Zazpiren eta Kortaturen musikarekin.

Gainera, Tanttakak 'Soinujolearen semea' taularatuko du, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta. 'Zoomwooz' performancearen Europako estreinaldia egingo dute, Donostiako Suhiltzaileen eraikinean, eta Marta Etura aktore donostiarraren 'Return' lana ikusgai izango da. Azkenik, 'Sexpearamente', "jai giroko ikuzkizuna" goraipatu du eta 'Laboatik' nazioartera begira egindako lana uste du. 'Antigona Oriental' lanean, Uruguaiko diktadurako preso ohiak dira protagonistak.

dFeria 2013ren aurkezpena.

dFeria 2013ren aurkezpena. Argazkia: EITB

Dokumentuaren akzioak