Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 25 urte dantzan, emanaldiarekin borobilduta

Dokumentuaren akzioak

25 urte dantzan, emanaldiarekin borobilduta

/TTARLA DANTZA TALDEA 25 URTE

Urte garrantzitsua ospatuko du aurten Ttarla Dantza Taldeak, izan ere, 25 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko, asteburu osoko egitaraua antolatu du apirilaren 13 eta 14erako.
Komunikabidea
Kronika.eus
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2018/03/28
Lotura
Kronika.eus

Euskal kulturaren zutabee­ta­ko bat izan da euskal dan­tze­na, eta horretan dihardu Ttar­la Dantza Taldeak 25 ur­tez. 1993an sortu zuten dantza taldea, eta hori ospatzeko, as­teburuko egitaraua antolatu du­­­te apirilaren 13 eta 14erako. 

Emanaldia, hasteko
Emanaldia izango da ospa­kizunei hasiera emango die­na, apirilaren 13an, ostirala­re­kin. Ttarlak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­narekin, oholtza gaine­an egingo dute bat dan­tza taldean aritutako lau be­launaldietako taldeak. Gaueko 22:00etan ha­si­ta izango da, kiroldegiko fron­toian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.

Hurrengo egunerako, egun osoko festa antolatu dute: jo­las, bazkari, ipuin kontalari eta guzti!

2017an aurkeztu zuten azkeneko ikuskizuna, ‘Oinatzak’, Bitartean folk musika taldearekin batera.

2017an aurkeztu zuten azkeneko ikuskizuna, ‘Oinatzak’, Bitartean folk musika taldearekin batera.

Dokumentuaren akzioak