Dokumentuaren akzioak
25 urte dantzan, emanaldiarekin borobilduta
/TTARLA DANTZA TALDEA 25 URTE
Euskal kulturaren zutabeetako bat izan da euskal dantzena, eta horretan dihardu Ttarla Dantza Taldeak 25 urtez. 1993an sortu zuten dantza taldea, eta hori ospatzeko, asteburuko egitaraua antolatu dute apirilaren 13 eta 14erako.
Emanaldia, hasteko
Emanaldia izango da ospakizunei hasiera emango diena, apirilaren 13an, ostiralarekin. Ttarlak 25 urte dantzan ikuskizunarekin, oholtza gainean egingo dute bat dantza taldean aritutako lau belaunaldietako taldeak. Gaueko 22:00etan hasita izango da, kiroldegiko frontoian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.
Hurrengo egunerako, egun osoko festa antolatu dute: jolas, bazkari, ipuin kontalari eta guzti!
Dokumentuaren akzioak