Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 25 talde izango dira Portugaleteko Folklore Azokan, etzitik igandera

Dokumentuaren akzioak

25 talde izango dira Portugaleteko Folklore Azokan, etzitik igandera

Egilea
Irune Berro
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2007/06/06

Alabaina, Portugaleteko Folklore Azokak egitarau zabala izango du. Etzi hasiko da, Canilla enparantzan, 21:00etan Xabi Aburruzagak eskainiko duen kontzertuarekin. Jira Biraka folk taldeak saioa eskainiko du gero, 23:30ean. Bi kontzertuen artean Elai-Alai dantzari taldea ariko da. Azoka, ordea, etzidamu zabalduko dute, 10:00etan. Erakusmahairik erakusmahai ibiltzeaz gain, lantegietan parte hartzeko aukera izango dute bisitariek. Izan ere, zeramika eta kantu lantegiak egongo dira egun osoan. Igandean, gainera, perkusio tailerra ere eskainiko du Augusto Gonzalezek, azokan bertan horretarako atondutako gunean.

ERROMERIA TAPIA ETA LETURIAREKIN. Azokak irauten duen egunetan kontzertu ugari egongo dira Portugaleten, azokaren eraikinaren barruan nahiz kanpoko aldean. Etzidamu, esaterako, Patxi Larralderen mutil dantzak, Monteagudoko makilariak eta Lantzean behin folk taldea ariko dira. Egun osoan, halaber, kale animazioa egongo da, besteak beste, Albokale eta Txanbeztel taldeekin. Eta 20:30etik aurrera erromeria, Tapia eta Leturiarekin. Bestalde, iganderako, umeentzako herri kirolak eta txalaparta emanaldia antolatu dituzte. Portugaleteko Udal Banda eta Elai Alai orfeoiaren kontzertuak egongo dira, orobat. Folklore Azokarekin, Nazioarteko Folklore Jaialdirako motorrak berotuko dituzte. Jaialdia uztailean egingo dute, eta ohikoa denez, herri askotako hainbat talde ekarriko dituzte.

Dokumentuaren akzioak