Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 24 orduz etenik gabe dantzatzeko deia

Dokumentuaren akzioak

24 orduz etenik gabe dantzatzeko deia

Ostadar dantza taldeak 40. urteurrenaren harira dantzan jarri nahi ditu herritar guztiak, ostiraletik larunbatera. Ekitaldian parte hartuko duten hainbat pertsonen mezuekin bideo bat osatu dute, oraindik izena eman ez dutenak animatzeko.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2024/09/17
Lotura
Goierriko Hitza
Inauteri herrikoiaren argazkia. 

Ekimen erraldoi batekin ospatuko du Beasaingo Ostadar dantza taldeak 40. urteurrena. 24 orduz etenik gabe dantzatzera deitu dituzte herritar guztiak. Ostiralean 20:00etan hasita, larunbata 20:00ak arte dantzatuko dute etenik gabe, Beasaingo Bideluze plazan leku hartuko duen ekitaldian. Dagoeneko asko dira parte hartzeko izena eman dutenak. Hona hemen ekitaldian parte hartuko duten hainbat pertsonen mezuekin osatu duten bideoa.

Bideo erreproduzigailua

Gogoratu izen ematea zabalik dagoela oraindik. 15 minutuko txandak banatuko dituzte, eta plaza dantzak dantzatuko dituzte partaideek. Interesa izanez gero, eman izena hemen.

Dokumentuaren akzioak