21 urteko dantzari bilbotar bat hilik aurkitu dute Alemaniako bere etxean

Ballet dantzaria zen 21 urteko Alazne Lopez bilbotarra hilik aurkitu dute Alemaniako bere etxean, non duela urtebetetik hona bizi zen lana zela-eta. Polizia autopsiaren zain dago.
Hedabidea
Naiz
Lekua
Hannover
Mota
Albistea
Data
Lotura
Naiz

Alazne Lopez dantzari bilbotarra Alemaniako bere etxean aurkitu dute hilik. Ballet dantzaria zela-eta bertan bizi zen duela urtebetetik hona, han ari zen lanean eta.

Lopez Igor Yebraren akademian trebatu zen. 12 urte besterik ez zituenean hasi zen dantzan eta 16 zituela Londresera joan zen, Balleteko formakuntzan jarraitu asmoz. Bertan hiru urte eman eta gero, 20 urterekin, Hannoverreko Operaren balletean sartzea lortu zuen.

Momentuz ez dira jakinak heriotzaren arrazoiak. Era berean, gorpua Bilbora hurrengo egunetan iritsiko dela jakinarazi dute. Dortmundgo Poliziak azaldu duenez «hipotesi guztiak irekita» daude. Oraingoz forgarik ez dutenez, autopsiaren emaitzaren zain daudela adierazi dute.