Dokumentuaren akzioak
2023ko Heletako kabalkada
Mundua zabala da. Heletako plaza baino zabalagoa… Azken hamarkadetan, gure herri ttipietako plazek ez dute lehen zuten dinamika atxiki ahal izan mundializazioaren parean. Igande goizetako askariak galdu dira bidean… Azken urteetan, horren gainetik, Covida hortik pasatu da, eta gure arteko bat-bateko harremanak eraman ditu berekin… Hori saihestu nahian, herritar batzu gogoetan hasi ziren… Justuki! Azken kabalkada eman denetik 20 urte pasa dira eta aitzaki ederra da, herritarrak biltzeko holako proiektu baten inguruan : euskararen inguruko dantza, antzerki eta kantu herri ikusgarri baten proiektua. Plazan biltzekotan, Euskara eta bere kultura erdian eta gu inguruan! Orduan, urte eta erdiz, herritarrak plazarat hurbilduz, herri bizi bat berpizten da. Batzuetan iraganeko korapiloak libratuz. Arbola zahartua baldin bada ere, haziak emaiten ahal ditu oraino! Kabalkada horrekin, euskal baratzean, lurra landuz eta xeheki ureztatuz, elgarrekin, berriz loratzen lagun dezagun!
Dokumentuaren akzioak