Zer(K)nías programa “bazterretatik” sortzen diren antzezlanei plaza emateko sortu da. Egunotan hainbat pieza ikusteko abagunea izango da Bilboko La Fundicion aretoan.
Ekimena maiatzaren 26an hasiko da Euskal Herriko Lu Chieregati artistak eskainiko duen Ghost Animal Future dantzarekin. “Denbora anitzeko gorpuztasuna erakusten du koreografian, mugimenduen hedapenean espazio-denbora bitasuna bizitzeko modu jakin bat proposatuz, non irudimena horren linealak ez diren foku anitzeneko norabideetara begira ipintzen duen, paisaia gizatiar eta ez gizatiarren eskutik beste dramaturgiako beste narratiba batzuk esperimentatuz”. 27an, lan hori berriz ikusteko abagunea izango da.
Horren osteko emankizunak honako hauek dira: maiatzaren 28an, Madriletik etorriko den Annika Pannittok Otro virtuosismo posible lana ohoiltzaratuko du; eta 29an, Ian Garsidek Hasta el infinito y más allá lana egingo du.
Ekainean ere egongo da zertaz gozatu: 3an, Ze Onda Antzerkiak Tempus fugit pieza egingo du euskaraz; eta hurrengo egunean, 4an, Madriletik etorriko den Jose Luis Sendarrubias aktoreak Odisea en PVC lana egingo du.