Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Txalaparta” Kukai Dantzaren sorkuntza berria

Dokumentuaren akzioak

“Txalaparta” Kukai Dantzaren sorkuntza berria

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/02/01
Lotura
Nontzeberri

Txalaparta Kukai Dantzaren eta Jesus Rubio Gamoren arteko elkarlanetik sortu den pieza berria da. Otsailaren 3 eta 4an, Victoria Eugenia Antzokian egingo da estreinaldia. Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza eta Urko Mitxelena dira koreografia berezian murgilduko direnak.

Txalaparta antzezlanak “musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten du, norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.
Zazpi interprete dantzaren espazio emozionalean murgiltzen dira, lurretik sortzen den, durundi egiten duen eta ahots eran euri-jasan erortzen den erritmoan.”

Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

Dokumentuaren akzioak