Dokumentuaren akzioak
“Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin”
Ikastaro gehien bat praktikoa izango da, eta oso publiko anitzari dago zuzenduta. Joan den urtekoa Areatzan egin zen, eta 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Aurtengo ikastaroa dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen edozein pertsonarentzat egituratu da.
Kultur eta pedagogia alorreko ekimen horretan hainbat aditu hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan, Aikotik Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi, eta gero, Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologo nafarra, Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta Claude Iruretagoyena, koreografo ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli Konpainiaren zuzendaria.
Honetaz gain, udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, eta AIKO Taldeko musikariek eta dantza irakasleek Bilboko Udal Musika Bandarekin batera BANDtzaldia ikuskizuna egingo dute, ekainaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Plaza Barrian.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.
Dokumentuaren akzioak