Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Spaceko zarama” obra, Eibarren

Dokumentuaren akzioak

“Spaceko zarama” obra, Eibarren

Egilea
Dantzazirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/04/14
Lotura
Nontzeberri

Krego-Martin Danza konpainiak Spaceko zarama aurkeztuko du larunbat honetan, Eibarreko Coliseo Antzokian, Dantzaren XII. Zirkuituaren baitan.

Krego-Martin Danza konpainiaren koreografiak kosmosaren handitasuna eta gizakiaren planeta suntsitzeko ahalmena adierazi nahi ditu. Zirkuituaren oharrean adierazten den moduan: “ Proiektu honetarako, oso erakargarria da kosmosaren poetikatik abiatuta hitz egitea, alor horretan dantzaren hizkuntzan bezainbeste erabiltzen baitira hainbat kontzeptu: materia, denbora eta espazioa, adibidez. Mugimendu eta sinkronia etengabean ari den unibertso mugagabe baten zatiak gara, eta, naturako izakiak garen heinean, haren bibrazioa sentitu eta osatu ere egiten dugu. Badago beste materia bat gure planetatik hurbilago: zabor espaziala. Gehien-gehienok ohartu ere ez gara egiten, baina gaur egun benetako arazoa da. Spaceko Zaramak kosmosaren edertasunaz eta handitasunaz hitz egiten du; gizaki bakoitza ia anekdota hutsa da bertan eta, halere, bere planetan suntsitzeko gaitasun nahikoa garatzen ari da”.

2011ko BAD Jaialdian estreinatu zen Begoña Kregok eta Maria Martinek osaturiko Krego-Martin Danza Así y Restar kaleko ikuskizunarekin. Hurrengo urtean, Leioko Umore Azokan parte hartu zuen eta Lekuz-Leku programan ere bai. 2014an, To Be Continued… estreinatu zuten Dantza Bilakaren barnean.

“Spaceko zarama” obra, Eibarren

Dokumentuaren akzioak