Dokumentuaren akzioak
“Solasean” eta “Ninika” Gipuzkoako agertokietan, asteburu honetan
Solasean lana gaur, irailaren 25ean, eszenaratuko da Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, 21:30ean. Sortzaile gisa egin duten banakako ibilbidean beti bilatu izan dute dantzak, ekintzak eta hitzak elkarrekin jardungo duten bide bat. Hainbat lanen egile dira Gestos Marcados en una Sala Oscura, El lobo y el Alma, Stereo edo Euli-Giro.
Beste aldetik, Pantxika Telleriak sortu zuen Elirale konpainiaren eskutik, hiru dantzarirentzako koreografia-lan berezia gauzatuko du, non mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten diren. Poesia eta absurdotasuna korapilatzen dira. Konpainiak zenbait jarduera gauzatzen ditu mundu osoko haurrek, ikasleek edo dantzariek euskal dantza tradizionalari dagokionez duten sentsibilizazioaren inguruan.
Ninika Amaia Irun Kultur Zentroan ikusi ahalko da irailaren 26an, larunbatean, 17:00etan.
Sareak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera, 66 antzezpen eskaintzen ari da urtarriletik abendura bitartean.
Dokumentuaren akzioak