Aurten pastorala duzue Zuberoan, Muskildi herrian, eta lehen ekitaldia asteburu honetan izango da. Aurtengo sujeta Simone Veil emakumea izango da.
Horrela arrazoitu dute aurtengo pastoralaren zergatia: “Badü 30 urte ez dela pastoralik izan herrian. 2017. urtean, Hur Xenda ikusgarria taularatürik izan zen. Urte bat berantago, herriko gazteek maskaradak antolatü zütüen. Aurten, pastoral xedea bürützen ari zaikü herrian, Simone Veil trajeria.
Pastoral honen bidez, XX. menteko emazte baten bizia ezagütarazi nahi dügü, engaiatürik eta balore ünibertsal azkarren mezülari izan dena. Simone Veil süjet egokia üdüritzen zaikü, izan konzentrazio zelaietan bizitü düan trajeriarengatik, izan emazteak beren korpitzaz jabe izateko eraman dütüan güdükengatik, izan jüstizia sailean egin düan lanarengatik, edo izan Europako Batarzüneko herrialdeen artean anaitarzünaren azkartzeko üken düan nahiküntearengatik. Horrengatik bere bizia, konpromisoz aberatsa, taularatzen ahal da pastoralaren kodeak errespetatüz.
Muskildiko herria abiatzen da beraz Batitte Berrogainek idatzi düan Simone Veil pastoralaren emaitera,”
Pastoralaren agerraldiak hiru izango dira Muskildiko herrian: uztailaren 24an, eta 31n, 15:30ean; eta abuztuaren 6an, 15:30ean.