Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak”, ohiko programazioa aberasteko xedez

Dokumentuaren akzioak

“Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak”, ohiko programazioa aberasteko xedez

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/03/04
Lotura
Nontzeberri

Nafarroako Antzoki Sareak Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak aurkeztu du. Zikloaren helburu nagusia “espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea, kontzientzia kritikoa sortzen duten ikuskizunen bidez”. Ekimena igande honetan hasiko da, Beriaingo Kultur Etxean La Reina de Arga/ Argako Erregina funtzioarekin, Remigia Echarrenen irudiari buruzko erakusketa batekin batera, espazio eszenikoan bertan ikusi ahal izango dena, martxoaren 9ra arte.

Edizio honetan dantza eta zirkuko proposamen eszenikoak programatu dira, gizarte-gaien, genero-ikuspegiaren eta lengoaia eszeniko berriak erabiltzen dituzten gaien inguruan sakontzeko. Guztira 12 konpainiaren 55 emanaldi dira, Nafarroako 29 herritan aurkeztuko direnak; udaberrian 32 emanaldi, eta 23 emanaldi udazkenean.

Egingo diren proposamen batzuk honakoak dituzue: Iluna Producciones konpainiaren Con los ojos abiertos; El Rey Tuerto, Nafarroako Inextremis eta Tanttaka Teatroa konpainien koprodukzioa; Lucio, una revolución escénica, Yerbabuena Producciones-en diziplina anitzeko ikuskizuna; eta El Patio Teatroren Conservando Memoria.
Dantzari dagokionean, Dan-Zai konpainiaren Re-Des obra, eta Sayoa Belarrak eta Xian Martinezek osatutako iXa konpainiaren Pioneras-Aitzindariak pieza ikusi ahalko dira.
Zirkuaren esparruan, Nueveuno Zirku Konpainiaren Suspensión ikuskizuna eta La Gata Japonesaren (Elena Vives) Los viajes de Bowa zirku garaikidearen sorkuntza programatu dira.

Horiez gain, aipatu behar da, La Dramática Errante konpainiak bere azken lanak aurkeztuko dituela, Yerma eta Altsasu.

Dokumentuaren akzioak