Dokumentuaren akzioak
“Réfugiée Poétique” dantza eta antzerki ikuskizuna, Leioan
Claire Ducreux-ek, De paseo (2004) ikuskizunaren poesiarekin eta Barco de arena (2008) eta La sonrisa del náufrago (2012) kaleko lanen egokitzapenarekin ikuskizun berri hau aurkezten du.
Kultur Leioak jakinarazi duenez, lanean hauxe kontatzen zaigu: “Kalean bizi den eskaleak amets egiten du munduari zentzua eta edertasuna itzultzearekin, bidegurutzea hautatzen du behin-behineko aterpe, bi hesi bilakatzen ditu bere unibertsorako ate, zubi bat itsasontzi bilakatzen da, eta eskultura bat bere bidelagun”.
Claire Ducreux-ek eskale pertsonaia erabiltzen du ahula denaren metafora gisan. Benetakotasuna eta apaltasuna baliatzen ditu emozioak partekatu ahal izateko.
Kultur Leioa-k bidalita
Dokumentuaren akzioak