Dokumentuaren akzioak
“Oskara Plazara”, koreografiak, dokumentala eta dantza-ikuskizuna
Zirkuituaren arabera, “Oskara plazara ikuskizunak dei egiten du dantzatik abiatuta nor zaren jakitera”. Proiektua identitatearen inguruan ardazten da, “nor garen, gure kultura, gure jatorria eta gure tradizioa dituzte hausnarketarako gai”. Horretarako koreografiak, dokumentala eta zuzeneko dantza-emanaldia uztartzen ditu.
Obraren sinopsia: “Nor naiz? Galdera horretan ezkutatuta daude gure jatorria, gure tradizioa, gure kultura. Gatazkak ere ezkutatzen ditu galdera horrek: tradizioaren eta askatasunaren artekoa, sorkuntzaren eta ohituraren artekoa, lurraren eta mugaren artekoa, iraganaren —gure arbasoen— eta etorkizunaren —gure herrikide berrien— artekoa”.
Dokumentuaren akzioak