Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Ohiberritze” ikuskizuna, Zuberoako pastoralaren muina

Dokumentuaren akzioak

“Ohiberritze” ikuskizuna, Zuberoako pastoralaren muina

Bihar, otsailaren 18an, 20:00etan, Atharratze Sorholüzeko herriak antzeztutako Jean Pitrau pastoralaren Ohiberritze erakutsiko da Arriaga Antzokian. Igandean, otsailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Kepa Junkerak Maletak laneko errepertorioa eskainiko du, Sorgiñak neska taldearen perkusioek lagunduta.
Egilea
Arriaga Antzokia
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2017/02/17
Lotura
Nontzeberri

Zuberoako pastoralaren tradizio ederra Bilbora joango da okasio honetan, eta Jean Pitrau pastoraletik ateratako 12 eszena biltzen dituen Ohiberritze ikuskizuna agertuko du Atharratze-Sorholüze herriko jendeak. Pariseko Le Chatelet antzoki ospetsuan antzeztu da obra hau duela gutxi eta bertan sekulako arrakasta lortu du.

Muskildi herriko kantaria den Pierre-Paul Berzaitzen musikak hornitzen du Jean Pitrau pastorala, eta bertan pertsonaia horren bizitza zabaltzen da, izan ere Jean Pitrauk “bere bizitza osoan nekazari txikien alde lan egin zuen, eta Europako nekazaritza arloko sindikalismoaren aita sortzaileetakotzat hartu da”.  
Ohiberritze lanak pastoral horren hoberena eskaintzen du. Ttitika Recalten testuak ditu, eta Tehenta kanta taldeak eta Juhane Etchebesteren dantza konpainiak antzeztuko dute.

Izan ontsa!

“Ohiberritze” ikuskizuna, Zuberoako pastoralaren muina

Dokumentuaren akzioak