Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Mud Gallery” koreografia, Donostian

Dokumentuaren akzioak

“Mud Gallery” koreografia, Donostian

Egilea
Dantza zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/12/17
Lotura
Nontzeberri

XI. Dantza Zirkuituaren barruan, La Intrusa Danza konpainiak Mud Gallery koreografia taularatuko du Donostiako Gazteszenan abenduaren 19an, larunbatean. La Intrusa arte-sorkuntza garaikideko konpainia da, Virginia Garcia eta Damian Muñoz sortzaile eta zuzendari artistikoek 1996an sortua.

Taldearen proposamena honetan datza: “Ez dakizue jendeak zergatik dituen gogoko hondakinak? Dena disolbatzen da, dena deuseztatzen da, dena igarotzen da, eta denborak bakarrik jarraitzen du aurrera. Mundua zaharra da eta ni bi betikotasunen artean nabil pasieran. Zer da nire existentzia suntsitutako harri horiekin alderatuta? Hondakinak giza bizipenen metafora gisa hartzen ditugu, esan nahi duten eta gogorarazten diguten guztiarekin”

Dantza-ikuskizun honetan, fisikotasuna, interpretazioa eta arte plastikoak bide poetikoaren hizkuntza gisa erabiltzen dituzte aktoreek. Taldean, hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin jarduten dute lankidetzan.

Antzerki-talde honen lanak New Yorkeko Downtown Dance jaialdian, Mexikoko jaialdietan, Brasilgo Viva Danza jaialdian, Bartzelonako GREC nazioarteko jaialdian eta Madrilgo Madrid en Danza nazioarteko jaialdian aurkeztu dituzte.

“Mud Gallery” koreografia, Donostian

Dokumentuaren akzioak