Dokumentuaren akzioak
“Método Verdini” koreografia, Andoainen
Verdini Dantza Taldeak Método Verdini koreografia aurkeztuko du abenduaren 4an, ostiralean, Andoainen, XI. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan.
Verdini Dantza Taldearen proposamen berriak ezgaituen integrazioa du ardatz. “Isabel Verdini koreografoak bi hamarkada baino gehiago eman ditu dantzaren bidez ezgaituen integrazioaren alde lan egiten, metodologia azalduz eta ikuskizun bihurtuz. Bidea helmuga bezain garrantzitsua denez, Verdinik aldarrikatu eta agerian uzten du ondo egindako integrazio-lana ezinbestekoa dela gizarte pluralagoa lortzeko”.
Zeremonia-maisua Badut taldea da, eta clownen bidez ikuskizuna dinamizatzen du.
Isabel Verdinik (Donostia, 1971) Verdini Dantza Taldea sortu zuen adimen-ezgaitasunen bat dutenekin lan artistikoa egiteko asmoz. Hainbat ekitaldi eta aurkezpenetan parte hartu du, eta bere lanagatik ONCEren Elkartasun Saria irabazi zuen, 2006an, eta Donostiako Herritarren Merituaren Domina, 2008an.
Dokumentuaren akzioak