Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Maxka´roa” dantza ikuskizuna, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

“Maxka´roa” dantza ikuskizuna, Iruñean

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2025/02/14
Lotura
Nontzeberri

Iruñeko Baluarte aretoan, dantza ikuskizun eder bat antolatu dute asteburu honetan. Hala, otsailaren 16an, 18:30ean, Berritzako dantzarien eta Eneko Gil dantzari eta koreografoaren arteko sinergiatik sorturiko Maxka´roa ikusteko aukera egongo da.

“Bi unibertso koreografikoren eta dantzarekiko bi begiraden arteko elkargune bat. Dantzarik tradizionalena eta ikuspegi garaikideago baten arteko jolasa.”

XVI. mendetik hora bizirik jarraitu dute xiberotarren bultzadaz Xiberoko maskaradek. Parametro horietan oinarriturik, bi mundu elkartuko dira, ordena eta anabasa, gorriak eta beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.
Hortaz, “Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua ,eta Maskaradako lengoaia ezberdinak erabiliko dira 11 xiberotar gazteren kezkak, desirak, maitasunak transmititzeko, maskara jantzi eta kentzearen arteko joan-etorrian. Xiberoko herrietako kale eta plazek mendeetan zehar bizitako dantza, kantu eta antzerki sinbolikoen alegeraren arima izango da abiapuntua, maskaradaren berrirakurketa eta berrinterpretazio-ariketa bat taularatzeko.”

Dokumentuaren akzioak