Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Martin Zalakain” ikuskizuna estreinaldia azaroaren 11an Bilboko Arriaga Antzokian

Dokumentuaren akzioak

“Martin Zalakain” ikuskizuna estreinaldia azaroaren 11an Bilboko Arriaga Antzokian

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du.
Komunikabidea
Bilbo Hiria
Mota
Albistea
Data
2017/11/03
Lotura
Bilbo Hiria

Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean Ander Lipus, eguerdion. Dantzariak eta musikariak, lanean dabiltza Ander lipuz aktorearekin, moldaketa Harkaitz Cano idazleak egin du. Zalakain abenturazalea eleberrian gertatzen den moduan, Martin Zalakainen eta Kattalin Ohandoren maitasun istorioaren harian egituratzen da ikuskizuna. Baina garaia ere kokatzen du ikuskizunak. Ander Lipus zeu jokatuko duzu Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

Dokumentuaren akzioak