Dokumentuaren akzioak
“Martin Zalakain” antzerki eta dantza ikusgarria Donibane Garazin
Martin Zalakain ikusgarria jadaneko hamar mila pertsonek ikusi dute. @ArteDrama
Euskal Herrian izaten ari diren emanaldietan arrakasta handia izaten ari den obrak Pio Baroja idazlearen eleberririk estimatuenetakoa du oinarritzat. Gerla karlisten eta bizimodu tradizionalaren garaian Martin Zalakainen mendi ibilerak, maitasun istorioak, gerla trantze gordinak edota adiskidantza zintzoak kontatu zituen idazleak 1908ko bere lan honetan, hots, abentura goxoak nahiz tragikoak.
Juan Antonio Urbeltzek dramaturgia eta dantza uztartzen dituen ikusgarria osatu eta taulara ekarri zuen 2017ko udazkenean estreinatu zen “Martin Zalakain” ikusgarriaren bitartez. Harkaitz Cano idazlearekin nahiz Ander Lipus taula zuzendariarekin lankidetzan eta Euskal Herri osoko dantzari eta musikari andana baten partaidetzarekin, dantza eta emozioa elkartzen ditu Donibane Garazin ikusi ahalko den obrak.
Sartzeak aitzinetik 17 euro balio ditu eta hemen klikatuz eskura daitezke.
Dokumentuaren akzioak