Dokumentuaren akzioak
“Librea Ninçana” – Ortzadar Euskal Folklore Taldea
Ortzadar Euskal Folklore Taldearen musika- eta dantza-proposamen honek XVI. mendeko Nafarroara eramaten du ikuslea. Ezinezkoa da hemeretzi urtean izandako batailak, erasoak eta kontraerasoak ordubetean kontatzea. Horregatik, “…librea ninçana” ikuskizun poetikoagoa eta sinbolikoagoa da errealista edo kostunbrista baino gehiago. Muntaketak estilo hanpatutik egiten du ihes, ezpaten eta lauhazken asotsetatik edo bataila jendetsuetatik, eta txikiaren eraginkortasunaz baliatzen da; izan ere, babesa bilatzen du etxe xume batean, Historiaren protagonista handia izan gabe, lurraldea defendatzera gerrara abiatu eta itzultzen ez denaren absentzia sentitzen duen horretan.
Folkloreko musika tradizionalean oinarritzen da “…librea ninçana” lanaren musika, zenbaitetan garapen harmonikoak soinua eguneratzen badu ere. “Mille Regretz”, Josquin Desprez egilearen lan bat, garai hartan eragin handia izan zuena, leitmotiv gisa erabiltzen da ekitaldi bakoitzean errepikatuta. Herri kantuek ere berebiziko lekua hartzen dute.
Herriaren dantzatik edaten du “…librea ninçana” ikuskizunaren mugimenduak, Errenazimenduan sortutako arte noble gisa ulertuta. XV. eta XVI. mendeetan, baxua eta altua, antzinako garaietatik zetozenak, eta pabana eta gaillarda izan ziren Europako gorteetan boladan zeuden dantzak. Herri dantzak, bestalde, branle familiarenak ziren gehienbat, eta “jauzi” dantzaren antzeko egitura bat zuten.
Taldekideak
Zuzendaria: Aitor Subiza.
Eszenografia: Iruña Iriarte.
Musika zuzendaria: Mikel Pertirena.
Dokumentazioa: Ana Telletxea.
Ekoizpen exekutiboa: Mikel Lasarte.
2014ko abuztuak 9 larunbata
Auditorioa
Javier
12:00etan
Dohainik
Dokumentuaren akzioak