Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Lekuz Leku” jaialdia, dantza garaikidearen bilgune

Dokumentuaren akzioak

“Lekuz Leku” jaialdia, dantza garaikidearen bilgune

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/06/22
Lotura
Nontzeberri

Ekainaren 23tik 26ra bitartean, Bilboko itsasadarraren gaineko begiratokia dantza agertoki bihurtuko da Lekuz Leku jaialdiaren XVII. edizioari esker.

Deustuko La Fundicion aretoko terraza-begiratokia izango da dantza garaikideko zortzi pieza laburren eszenatokia, Nerbioi itsasadarraren aurrean, eta Abandoibarra eremuaren ikuspegi paregabearekin. Jaialdiak helburu propioa du: dantza garaikideko ikuskizunak hiri-eremuetan aurkeztu eta jendeari eskaintzea, eta era berean, hiriaren beste ikuspegi bat ematea.

Ekainaren 23an, asteazkena, La Fundicion aretoan Historia de la danza contemporánea en España liburu-trilogiaren aurkezpena izango da. Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak argitaratu du.
Hurrengo eguna, bideo-dantzari eskainitako eguna izango da, eta bi pieza egingo dira: Paradis eta Microdanzas confinadas Matxalen Bilbaok konfinamenduan sortutako lana.

Hurrengo egunetan, ekainaren 25ean eta 26an, Lekuz Leku kalera irtengo da eta La Fundición aretoaren terraza kaleko eszenatoki bihurtuko da. Egun bakoitzean (19:00etatik aurrera) lau pieza labur izango dira. Guztira, egungo dantza garaikideko zortzi proposamen izango dira, Euskadikoak (Olaia & Gilles, Cielo Raso eta Arostegi) zein estatu mailakoak (Andaluzia, Katalunia eta Madrileko konpainiak, C. Tangana zein Silvia Perez Cruzen erritmora dantzatuko dutenak).

Programazio guztia Lekuz Leku jaialdiak dauka.

Dokumentuaren akzioak