Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Lekuz Leku”, hiria, dantza eta bideoa

Dokumentuaren akzioak

“Lekuz Leku”, hiria, dantza eta bideoa

Lekuz Leku X. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan ekainaren 27an eta 28an egingo da, Bilboko Abandoibarra gunean. Aspaldiko ekimen interesante honen helburua, betiko lez, dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea da, batez ere, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2014/03/25
Lotura
Nontzeberri

X. Lekuz Leku edizio honetan (DDH/CQD-rekin elkartuta egindakoan) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzerako sorketa bereziak eginda.

Proposamen ezberdinak izango dira itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko. Honetaz gain, interesa duten guztiontzat tailerrak ere antolatuko dira.
Beste aldetik, egun bietan, TopaGunean Dantzatzen Duten Hirien sarearekin (DDH/CQD) elkarturiko jaialdi ezberdinetako bideoak ere proiektatuko dira. Eta egun guztietan, ekitaldien ostean, artisten eta ikusleen arteko elkarrizketarako unea helduko da.

“Lekuz Leku”, hiria, dantza eta bideoa

Dokumentuaren akzioak