Dokumentuaren akzioak
“Lekuz Leku” dantza-jaialdia ekainaren 24an eta 25ean egingo da Bilbon
Abandoibarrako pasealekuan zehar, hamaika dantza-ikuskizun ikusteko parada izango da; pieza laburrak izango dira. “Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean”.
Jaialdiaren baitan ikusi ahalko diren ikuskizun batzuk hauexek dira: Matxalen Bilbao euskal dantzariak Fugas aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan; museoaren inguru berean, Sara Cano madrildarrak A palo seco redux antzeztuko du, eta Costa Ricako Gabriel Rodriguezek Sórdito erakutsiko du Aita Arrupe Igarobidera.
Dantza-ikuskizunez gainera, bestelako jarduerak ere izango dira; tartean, partaidetza-tailerra, “ikus-entzuleek Lindy Hop dantzatuko dute, Helena Golab-en eskutik”; bideo-emanaldiak pantailaratuko dira La Fundicion aretoan, “Acieloabierto sareari lotutako jaialdietako bideoak”, eta WEREABLE, mugimenduaren teknologiari buruzko azterketa, “eraikitzen ari garen Europa mailako proiektu baterako”.
Dokumentuaren akzioak