Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Lekuz Leku”, dantza garaikidea hiri-gunean

Dokumentuaren akzioak

“Lekuz Leku”, dantza garaikidea hiri-gunean

Lekuz Leku dantza-jaialdia egingo da Bilboko Abandoibarran, ekainaren 26an eta 27an. Ekimenaren xedea honakoa da: “Dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda”. Aurtengoa XI. edizioa izango da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/06/17
Lotura
Nontzeberri

Abandoibarrako pasealekuan zehar, hamaika dantza-ikuskizun ikusteko parada izango da; pieza laburrak izango dira. “Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean”.

Horrekin batera, tailerrak ere izango dira: “CaminoAcieloAbierto, dantza sorkuntzarako jolas bat da, parte hartu nahi duen ororentzako irekia: amateurrak, eskolak, konpainiak... Estatu osoan ematen da aldi berean”.

Bideolanak ere izango dira ikusgai. Hala, La Fundicion aretoan, Akram Khan koreografoaren Desert Dance lanaren aurrestreinaldia  egingo da. “Akram Khan-en estiloa harrigarria da benetan, oso modu naturalean nahasten baititu dantza garaikidearen oinarriak  eta Indiako Kathak dantzaren antzinako ezaugarriak”.

Informazio gehiago: lekuzleku.com.

Dokumentuaren akzioak