Dokumentuaren akzioak
“Komunitatea garela sentitzeko jarraituko dugu internet bidez entseatzen”
Etxetik egiten ditu orain entseguak Itziar Mendizabalek, Londresko Royal Balleteko lehen bakarlariak. Ez hainbeste pausuak perfekzionatzeko, sasoian egoteko baizik. Eta, 'Faktoria'n esan digunez, fisikoa baino, alde psikologikoa lantzeko, egunero konpainiako gainontzeko dantzariekin bat eginda izaten dituen tarteak arnas guneak baitira denentzat. Ballet dantzariak, gainera, “balleteko barra motza etxetik denek” izeneko proposamena zabaldu du sare sozialen bidez, balleta egiten dutenek eta egiten ez dutenek ere ariketa pixka bat egin dezaten.
Dokumentuaren akzioak