Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Kameleoia” koreografia, Eibarko Coliseoan

Dokumentuaren akzioak

“Kameleoia” koreografia, Eibarko Coliseoan

Gaur, abenduak 5, X. Dantza Zirkuituaren barruan, Dantzaz Konpainiak Kameleoia koreografia eskainiko du, Eibarko Coliseoan, 20:30ean.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2014/12/05
Lotura
Nontzeberri

Kameleoia hiru koreografia-piezetan oinarritutako ekoizpena da, eta horietako bi Itzik Galili nazionalitate herbeheretarra duen koreografo israeldarrarenak dira: Things I Told Nobody eta Chameleon; eta hirugarrena Jacek Przybylowicz koreografo poloniarrarena da, Few brief sequencies.

Lan berezia ardazten eta eszenaratzen arduratzen taldea Dantzaz Konpainia da. Dantzaz egoitza Donostiako Artelekun duen konpainia profesional bat da. Adriana Pous zuzendariak sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka eta nazioartean ospetsuak diren koreografo nagusiekin lan eginaz ere arduratzen da (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...).

2008tik aurrera, ehun eta berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte 70.000 ikusle inguru hartuz, Europa osoan zehar: Espainia, Frantzia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza...

“Kameleoia” koreografia, Eibarko Coliseoan

Dokumentuaren akzioak