Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Joanikot” pastorala, Baluarten

Dokumentuaren akzioak

“Joanikot” pastorala, Baluarten

Aste honetako igandean, Baluarteko Areto Nagusiak Joanikot pastorala hartuko du goizeko 11.00etatik aurrera.

Aurtengo pastoralaren sortze eta plazaratzearen ardura Altzai eta Lakarri herriek hartu dute. Betiko lez, uda garaia izaten da horrelako antzerki ederren sasoia, eta Zuberoako hainbat herritan ikusgai izan ondoren, Joana Etxartek idatzi eta Pierra Rekaltek zuzendutako Arberoako Joanikot kapitainaren eta bere emazte Hoztako Maiaren istorioa kontatzen duen pastorala Nafarroara helduko da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2017/09/06
Lotura
Nontzeberri

Pastoralak Nafarroako Erresumak Noaingo gudua galdu zueneko garaia girotu nahi izan du.  Baluartek berak luzatu du sasoi hartako giro historikoa:  “Joanikot kapitainak Nafarroako konkistan parte hartu zuen 1512an, Albako dukearekin eskuz-esku, Kastilla eta Aragoiko erresumen alde. Haatik, irabazleek egindako triskantzak ikusirik, Joanikot kapitaina Albreteko Enriqueren alde jarri zen, Nafarroa berreskuratzeko saialdietan. 1521ean, Donibane Garaziko gotorlekuan soldaduen buru izan zela jakina da. Kastillarrak indarrean itzuli zirenean, 1521eko udan, Noaineko bataila famatua irabazi eta ondotik, Joanikot eta bere soldaduak 21 egunez setiatu zituzten Garazin, Amaiurko setio famatua baino aste zenbait lehenago. Azkenean Joanikot preso hartu zuten eta Iruñera eraman. Han traidore jo, hil eta haren gorputza laurdenkatu zuten, hiriko sarguneetan erakutsi zutelarik. Orduan Hoztako Maia, bere emazteak dena utzi behar izan zuen Nafarroan eta Baionara ihes egin behar izan zuen” 

Dokumentuaren akzioak