Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Jardín de invierno” koreografia, Gasteszenan

Dokumentuaren akzioak

“Jardín de invierno” koreografia, Gasteszenan

Bihar, azaroaren 5ean, 20:00etatik aurrera, Teatro de Açucar eta Cía. Igor Calonge konpainiek osatzen duten Cielo Ras0 kolektiboak Jardín de invierno koreografia ikusgarria aurkeztuko du Gasteszenan, XII. Dantza Zirkuituaren programaren barruan.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/04
Lotura
Nontzeberri

Cielo Ras0 konpainia gaztea Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía. Igor Calonge (Espainia) konpainiek zituzten interes artistiko, pedagogiko eta sozialetik sortu zen. Konpainiak hainbat ikuskizun ekoiztu ditu bost urteko lankidetzaren bidez. Taldearen bereizgarriak indar interpretatiboa eta emozionala, kalitate teknikoa eta gorputz osoaren ikerketa zorrotza dira.

Kasu honetan, Jardín de invierno koreografia lanak, “gure hauskortasunaz, ez garenaren itxura egiteko dugun trebetasun zakar horretaz, besteen bizitzekin akabatzen duen norberekoikeriaz eta bihotzak eta arimak hondatzen dituen giza hutsalkeriaz hitz egiten digu”.

“Jardín de invierno” koreografia, Gasteszenan

Dokumentuaren akzioak