Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Izena duenak izana du” balleta, Euskalduna Jauregian

Dokumentuaren akzioak

“Izena duenak izana du” balleta, Euskalduna Jauregian

Egilea
Bizkaimedia
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/12/22
Lotura
Nontzeberri

Nerea Barrondo, Mikel Del Valle, Maitane Goikolea, Marina Goitia, Jone Martinez, Almudena Perez, Ines Perez eta Clara Yue Bañuelos dantzariak dira Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zutenak Madrilgo, Londreseko edo Moskuko ospe handiko prestakuntza zentroetan ikasteko. Orain, eurek Bekadunen II. Dantza Gala prestatzen ari dira. Galaren bigarren edizio honetan Toti Martínez de Lezeak egindako gidoia duen Izena duenak izana du balleta antzeztuko da. Euskal musika eta balleta batzen dituen ikusgarria abenduaren 27an egingo da Euskalduna Jauregian, 20:00etan.

Bizkaiko zortzi gazteak entsaiatzen ari dira, Municheko Operako Balletaren dantzari nagusia den Lucia Lacarra gipuzkoarrarekin eta Marlon Dino albaniarrarekin.
Izena duenak izana du balleta Jon Ugarriza dantzari eta koreografo euskalduna buru duen lana da, eta euskal musika eta dantza fusionatuko dira berriro ere.
Produkzio honetan Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Oskorri, Elfenthal eta Ken Zazpi taldeko musika entzungo da.

“Izena duenak izana du” balleta, Euskalduna Jauregian

Dokumentuaren akzioak