Dokumentuaren akzioak
“Investigación en danza 2014” kongresu nazionala
Ekimenak hiru helburu ditu: autonomia erkidego guztietan dantzaren inguruko ikerketa sustatzea, jatorri guztietako ikertzaileen arteko informazio-trukea sustatzea, eta nortasun ikertzaile nazionala sortzea.
Kongresuaren egun bakoitzean gai zehatz bat jorratuko da, eta zenbait hizlari ariko dira beren teoriak, proposamenak eta ikerketak aurkezten. Lehen egunean Dantza eta eszena izango da gaia, Dantza, osasuna eta hezkuntza bigarrenean, eta igandeko saioa Dantza, historia, formazioa, musika eta kudeaketa gaiari buruz izango da.
Bertan ere, Dantzaguneak, Huarteko Udalarekin eta proiektuaren sustatzailea den Las Negras produkzio-etxearekin batera, dantza garaikidea gure artean ezagutarazten eta egiten aitzindaria izan zen Jose Lainezi buruzko Coreografías para no bailar erakusketa aurkeztuko da. Erakusketak jasotzen ditu Lainezen zenbait eskuizkribu, marrazki eta objektu.
Dokumentuaren akzioak