Dokumentuaren akzioak
“Herrixa Dantzan” saioak 50 lagun jarri ditu dantzan, aldarte onean
Portaloi elkarteak antolatuta, bigarren dantzaldi irekia ospatu da gaur arratsaldean, Garai Berrikuntza Guneko jatetxean.
Lehen saiora 40 herritar bildu ziren, eta gaurkora 50. Patxi Monteroren irakaspenekin, parte-hartzaileek dantzatu dituzte Euskal Herriko eta Europako doinu tradizionalak.
Batzuetan zaila da pausuei jarraitzea, baina horrelakoetan ere parte-hartzaileek ez dute umorea galdu.
Dantzaldiak izaera herrikoia eta parte hartzailea du. Ordu eta erdiz dantzan izan dira parte hartzaileak (20:00etatik 21:30era).
“Helburua da adin guztietako herritarrak dantzan elkarrekin gozatzea” azaldu izan dute antolatzaileek.
Hileko azken ostiralero izango dugu Herrixa Dantzan Garaia Guneko jatetxean.
Aipatzekoa
da dantzaldi hau Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroekin lotuta
dagoela. Hauen jarraipen moduko bat da, beste urrats bat:
Plazara salto egitea, beste herritarrekin batera dantzan egitea, eta herritarrei erakustea dantzaren gozamena.
2011-2012 ikasturtean 60 lagun ari dira dantza tradizionalen ikastaroetan, hiru mailatan banatuta. Astelehenero izan ohi dira dantza eskolak, Patxi Montero irakasle, eta dantzaldia bezala, Portaloi taldeak antolatuta.
Testua eta argazkiak: G.L.H. / Eguna: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Dokumentuaren akzioak