Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Harria”, Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

“Harria”, Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2024/02/17
Lotura
Nontzeberri

Harria, Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoa izango da, eta horretarako deialdi bat egin da bertan. Martxoaren 17an amaituko da epea.

Estatuan bizi diren koreografo eta interprete profesionalei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartzeko, Proyecto Larruaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa bete behar da, eta aurkeztu nahi den pieza osoaren bideo bat txertatu behar da, plano orokorrean eta editatu gabe.
Koreografiek dantza garaikidekoak izan behar dute, banakakoak edo taldekakoak (gehienez 4 pertsona), inoiz aurkeztu gabeak edo 2023an estreinatuak. Gaia librea da. Proposamenak berariaz hiriguneetarako sortuko dira, hortaz, aretoetarako edo antzokietarako piezen egokitzapenak ez dira onartuko.

Aditu talde batek aztertuko ditu jasotako proposamenak, eta 4 finalista aukeratuko ditu. Hautatutako pieza horiek Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian, Kaldearten, erakutsiko dituzte ekainaren 9an.
Gainera sari hauk banatuko dira: Koreografiarik onena, 1.190 euro, eta Dantzaririk onena 595 euro. Konpainia berria edo Aipamen berezia koreografiari: 595 euro. Eta azkenik, Publikoaren saria: 357 euro.

Informazio guztia Proyecto Larruaren webgunean duzue gaztelaniaz.

Dokumentuaren akzioak