Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Harria” dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa

Dokumentuaren akzioak

“Harria” dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2025/03/11
Lotura
Nontzeberri

Larrua Proiektuak, Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Harria dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa antolatu du.

Ekimenak diziplina bereko hiri-espazioetako piezentzat eta azken kale-lanak ezagutzera eman nahi dituzten konpainientzat zuzenduta dago, beti ere,  kaleko edota espazio ez-konbentzionaletako koreografiak baldin badira, eta sortzaile gazteak edota konpainia emergenteak baldin badira.
Koreografiak libreak dira, baina “dantza garaikidearen espezialitatean eginak, eta aktiboki baloratuko dira hiriko espazioetarako sorkuntza espezifikoak, ez areto/antzerkirako jada estreinatu diren piezen egokitzapenak”.

Saria banatuko dira modu honetan; Koreografia onenaren saria, 1309 euro; Interprete onenaren saria, 654 euro; Konpainia emergentea edo Koreografiako Aipamen Bereziaren saria, 654 euro; eta Publikoaren saria,  416 euro.

Aurten, aurkezten diren proposamenetatik lauk Kaldearte Kaleko Arteen Jaialdiaren esparruan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, 2025eko ekainaren 15ean.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da, hortaz agudo ibili!

Dokumentuaren akzioak