Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Erakutsi dugu ihauteriak ditugula jokatzeko euskal kulturaren barnean”

Dokumentuaren akzioak

“Erakutsi dugu ihauteriak ditugula jokatzeko euskal kulturaren barnean”

Iraileko lehen asteburua berezia izan da euskal sorkuntzarentzat, ZETAK taldeak Donostiako Ilunbe gela bete baitu, hiru egunez, itzal luzeko ‘Mitoaroa II’ ikusizuna eskaintzeko. Eszena handira igo diren kultur eragileen artean izan da Uztaritzeko Izartxo dantza taldea.
Egilea
Andrea Ibarra
Komunikabidea
Naiz
Mota
Elkarrizketa
Data
2025/09/11
Lotura
Naiz
(© Jon URBE / Foku)
Ilunbe gela bete zuten, hiru egunez, Euskal Herri osotik heldutako entzuleek. Nola bizi duzue horien guzien aitzinean dantzatu izana?

Maritxu eta Mendi Goyheneche: Esperientzia biziki polita zen. Sekulan bizi ez genuen esperientzia bat da, beraz, bikaina izan da. Bizpahiru dantza egin genituen, momentu ezberdinetan. Taldekoek ostiral eta larunbata egin zuten, eta gu igandean aritu ginen. 30 bat dantzari gara, eta gau guziz itzuli gara, dantzari guziek parte hartzeko.

Imajinatzen al zenuten 15.000 ikusleren aitzinean dantzatzea?

Ez, sekulan ez. Usaia dugu herriko bestetan dantza-tzea, ez genuen pentsatzen hainbeste jenderen aitzinean egitea. Baina posible da eta ausartu behar da. Gu ausartu ginen parte hartzeko, guk baikenuen gutun bat bidali, eta segituan kontaktatu gintuzten, proiektua elkarrekin muntatzeko. Hortik hasi zen eta kriston esperientzia izan da Uztaritzeko dantzarientzat.

Uztaritzeko talde bat gira “bakarrik”, beste herrietako bestetako ikusgarrietan dantzatzen dugu. Batzuetan, errepikekin edota data anitz baldin baditugu, pizua izaten ahal da, eta dantza talde gisa, desmotibatzen ahal gara. Honekin, erakutsi dugu posible dela proiektu bat puntara arte eramatea, bakoitzak nahi duena egiten ahal duela, nahiz eta herri bateko dantza talde batetik abiatu. Garratzitsua iruditzen zaigu gazteagoei erakustea gure dantzak Euskal Herri osora hedatzen ahal direla.

Nola kokatzen da Uztaritzeko Izartxo dantza taldea ZETAKen Mitoaroan?

‘Akelarretan’ kantuan dantzatu dugu; gero bazen eszena berezi bat mashup batekin, eta hor atera dira eskelariak; ondotik, ‘Itzulera’ kantuan eta azken bi kantuetan pertsonai guztiekin dantzatu dugu. Garrantzitsua da parte hartzea, Euskal Herriko ihauteriak eta mitoak aipatuak izan direnez, guk ere gure tokia dugula erakusteko, bertako eta kanpokoei erakusteko gure herrietan zer nolako kultura aniztasuna dugun. Gure pertsonaiak eta istorioak ikusarazteko parada izan dugu. Euskal Herri mailako ikuskizun eta ekimenetan, Euskal Herri osoa barnean sartzea biziki garran-tzitsua dela iruditzen zaigu. Guretzat plazer bat izan da horren parte izatea. Azaldu ziguten haien helburua zela behingoz gure batzea, beste herrietako pertsonaiak ezagutzen baititugu, baina ez pertsonalki. Parada izan da elkar ezagutzeko, trukatzeko, elkarrekin lan egiteko eta zenbaki batzuen hartzeko, eta hori ere goxo zen.

Zer ekartzen dio dantzak kantuari?

Irudia ekartzen du, irudikapen berezi bat. Ikusgarri honetan, gainera, ez da bakarrik ikusgarri musikal bat edo kontzertu berezi bat, zinez irudiaren gainean oinarritua den ikusgarri bat da, horretan efektu anitz jarri dira. Gure dantzek eta besteen dantzek ekarri dute musikaren laguntza bat, irudi berezi bat, kontzertu osoan zehar. Dantzari ohi batzuek erran digute horrelako data bat egiten genuela ikusteak zinez plazer egin diela.

Euskal kultur eragile gisa, nola bizi duzue euskal musikak hein honetako aretoak betetzea?

Egia erran, biziki berezia da horrelako ekimenen ikustea, eta ikustea zenbat jende biltzen den kultur ekimen batean. Bertan parte hartzea alimaleko santza da guretzat. Erakutsi ahal izan dugu Iparraldetik, Lapurditik eta Uztaritzetik gure ihauteriak ditugula jokatzeko euskal kulturaren barnean. Herrietako dantza talde gisa, bakoitzak ekartzen ahal dugu zerbait gure kultura sortu eta garatzeko.

Palestina, Euskal Herria, euskara, amalurra… kritika eta aldarri sozialetik anitz izan du ere bigarren Mitoaroak.

Lotura bada, gure kultura zapaldua izan da eta hori aipatzen du kontzertu garaian. Gu horrentzat etorri gara ere, sustengatzen baitugu kulturarentzat egin duen lana eta pentsamendu hori.

Iparraldetik, Pantxoa eta Peio bertan izan ziren ere, Txiki eta Otaegiren fusilamendutik 50 urte bete diren honetan, ’Lepoan hartu eta segi aurrera’ kantatu zutela.

Berezia zen biziki. Harrotasunez ikusi dugu egindakoa, garai hori omentzea. Hainbat jende kantuz entzutea ber mementuan hunkigarria izan da.

Ondoko hitzordua San Mamesen?

[Biek, irriz] Ikusiko hori!



Dokumentuaren akzioak